martes, 22 de mayo de 2007

2006-04-24


Nahiz eta gaur nire klasekideentzako bigarren eguna izan atzo plataforma honetara sartzea ezinezkoa suertatu zitzaidan eta ezin izan nuen egunkaria egin. Hala ere, pixka bat murriztuta atzokoa kontatuko dut. Hasteko, plataforma birtual honetako matrikula egin genuen, nahiz eta arazoak eman, nahiko erraza delarik. Ondoren, google plataforman ere kontu bat ireki genuen arazorik gabe, eta gero bertako kontuan kuxkuseatzen ibili ginen. Bertan picasa zer zen ikusi genuen eta album txiki bat sortu genuen gero argazki horiek -incrustar en blog- emanez hementxe ikus daitezkeelarik.
lerele



Bigarren egun honetan denbora nahikotxo eman dut berriro plataforma honetara sartzeko, baina bitartean photostory programa erabili dugu.

Hasteko, google-en guk nahi genuen gaiari buruzko argazkiak bilatu ditugu eta ondoren programa horren bitartez bideo bat sortu dugu. Google bilatzairearen barrura igo dugu eta plataforma honetara ere bai:






Egun hauetan Gasteizen San Prudentzio ospatu dugu, hona hemen argazkitxo batzuk...







2007-05-07

Oraingo honetan taldeko lanarekin hasi gara. Bakoitzak bere praktiketako zentruaren deskribapen orokor bat eta bertan erabiltzen diren teknologia berriena ere. egiten diren ariketak eta zer nolako programak erabiltzen dituzten.


2007-05-06


Taldeko lanarekin jarraitu dugu. informazioa jasotzen jarraitu dugu, eta bakoitzak bere testua sortzen joan da. Argazkiak lortzen ere saiatu gara interneten bidez geroago egin behar izango dugun power point artxiboarentzako.


2007-05-14


Taldeko lanarekin jarraituz, aurkespena egiteko powerpointa egiten hasi naiz. Honez gain, saioaren hasieran "movie maker" windowseko programa erabiltzen ikasi dugu, denbora tarte bat kuskuseatzen ibili garelarik. aprobetxatuz, mendizabalako (nik praktiketan egondako ikastetxea) argazkien muntai txiki bat egin dut, aurkezpenean ere sartzeko intentzioarekin.


2007-05-15

Gaur ikastetxeen arteko konparaketa jarraitu dugu egiten. Power point eko artxiboa sortu dugu laburpen moduan, eta ondorioak ateratzen hasi gara.

Honetaz gain, movie maker programarekin bideoa osatzen joan gara pixkanaka, tituluak eta efektuak sartzen, gainera, mendizabalako argazkietaz gain, gaur ere La Salle ikastetxekoak ere sartu ditugu.


2007-05-22

atzo gaixorik egon nintzen eta ez nintzen klasera etorri, baina gaur ikaskideek jada azaldu didate pixka bat atzokoaren nondik norakoak. Bloga egin zuten, blog batean ipuin multimedia, ikastetxeen konparaketak eta egunkarien linkak daudelarik, eta egunkarien linken barne taldekide bakoitzaren izena jarri behar dugu, bakoitzak bere egunkaria igo dezan. Honez gain, gaur ere ,movie maker-ean kurutziaga ikastetxearen argazkiak sartu ditut, behingoz amaitu dugularik.


2007-05-24

Atzo nire ikaskideak blog bat sortu zidaten, baina gaur nola egiten den ikastearren, nik beste bat sortu dut, orain arte egindako egunkaria bertan ere kopiatu dudalarik. Oraintxe bertan nire blogean idazten ari naiz!




2007-05-28

Gaurko saioan bloga amaitzen joan gara. Movie maker artxiboa bideo bat bezala google-era igo eta ondoren blogean pegatu dugu,gainera, PowerPoint artxiboa aurkezpen bat bezala igo dugu problemarik gabe. Baina aurretik egindako Ipuin multimedia bideo artxibora igotzera saiatu garenean, ezinezkoa izan da, berez akats bat bazegoelako, eta ez digu uzten bideora pasatzen. Word dokumentuarekin ere arazoak izan ditugu scribd ez zihoalako ondo. Igotzea lortu dugu azkenean, baina "no se puede encontrar la pagina" agertzen zaigu behin eta berriz. Pixkat desesperantea izan da gaurko eguna..., baina bihar beste egun bat izango da!!! Hala espero dugu, behintzat!!

Atzo gure bi klasekideen urtebetetzea izan zen,Maitena eta Jaionerena, hain zuzen, hortxe doa argazkitxo bat:







2007-05-29

Gaur klaseko azken eguna dugu, eta bloga amaitzen eman dugu denbora gehiena, eta ebaluaketa egin ondoren, gure blogetan sakontzen ibili gara.Atzo esan bezala,gaurko eguna atzokoa baino hobeagoa izan da, behintzat ez gara horrenbeste desesperatu!!pixka bat gahiago jarraituko dut bloga pertsonalizatzen.